Garaipenak ihes egin dio Real Unióni 2024ko azken partidan

Real Union klubak 0-1 galdu du Cultural Leonesaren aurka 2024ko azken partidan, euria protagonista izan den partidan. Porrot honekin Real Union Club hamazazpigarren da sailkapenean 20 punturekin. Hurrengo jardunaldian, 2025ean, Zamora CF hartuko du Stadium Galen.

Mailako liderrari garaipena eman dion gola 51. minutuan iritsi da. Manu Justok area txikian jaso du baloia eta, Wrighten gainetik baloia bidaliz, arratsaldeko gol bakarra egitea lortu du. Hortik aurrera, Albert Carbóren taldeak hainbat aldaketa egin ditu markagailuari buelta emateko, baina ez du azken metroetan asmatu.

Real Unión kluba: James Wright; Alberto Quintana, Javi Domínguez, Yeimar Mosquera, Finley Munroe; Iker Bilbao (79’, Asier Benito), Quique Rivero, Víctor San Bartolomé (Alberto Cayarga, 70’); Aitor Aranzabe, Sergio Benito (79’, Ander Vidorreta), Koldo Obieta (70’, Víctor Eimil).

Cultural y deportiva leonesa: Miguel Bañuz; Guzmán Ortega, Enrique Fornos (63’, Ian Martínez), Eneko Satrústegui, Víctor Ruiz; Kevin Presa, Luis Rodríguez Chacón (79’, Adrián Ruiz), Javi Fernández; Emanuel Pastoriza (79’, Carlos Calderón), Santi Samanes (63’, Rodrígo Suárez), Manu Justo (59’, Juan Artola).

Golak: 0-1, Manu Justo (51’).

Epailea: Armando Ramo Andrés. Txartel horiak Real Union Clubeko Finley Munroeri (81’) eta Javi Domínguezi (90+3), eta txartel gorria Asier Benitori (86’), eta Cultural y Deportiva Leonesako Víctor Ruizi (31’).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude