Albert Carbó da Real Unión klubeko lehen taldeko entrenatzaile berria da. Entrenatzaile berriak gaurko entrenamendua zuzenduko du.
Albert Carbó Benaventek (Peralada, 1990) C.F. Peralada eta U.E. Figuereseko harrobian hasi zuen bere ibilbidea. 2019an CF Peraladako lehen taldeko entrenatzaile izendatu zuten, eta bi denboraldi eman zituen bertan. 21/22 denboraldian Unio Esportiva Olotek fitxatu zuen, 28 jardunalditan 15 garaipen lortuz. Duela bi denboralditik, Albert Carbó Aston Villako lehen taldeko staff-eko kidea da, Unai Emeryrekin batera.
Klubetik jakinarazi dutenez, datozen egunetan iragarriko da bigarren entrenatzailearen eta prestatzaile fisikoaren izena.