Irungo Stadium Galek Euskal Herria Kopako final handia hartuko du datorren abuztuaren 19an, udako garai honetan ezinbesteko hitzordu bihurtu den lehiaketan. Gaur goizean Irungo zelaian egindako aurkezpen ofizialean azaldu dutenez, txapelketa honek denboraldi ofizial berriari begira motorrak berotzeko eta taldeen prestaketa-maila aztertzeko balio du. Aurten, Alavésen igoerari esker, parte hartuko duten lau taldeak F Ligako lehiakideak izango dira: Athletic Club, Deportivo Alavés Gloriosas, Reala Sociedad eta SD Eibar.
Leire Landari omenaldia
Kirol lehiaketaz haratago, aurtengo edizioak hunkipen berezia izango du tokiko zaleentzat, Leire Landa futbolari ohi irundarra izango baita txapelketako omendu nagusia. Modu honetan, Euskal Herria Kopak aitortza beroa egingo dio kirolari irundarrari bere ibilbide profesionalean egindako lanari eta emakumezkoen futbolaren garapenari egindako ekarpen handiari, zaleen babesarekin zelaian bertan.



