Salgai daude Korrika Egunerako Irunabarrek antolatutako Bertso Bazkarirako sarrerak
Martxoaren 21ean Irungo Korrika Eguna ospatuko da, Bidasoko AEK-k herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako egitarau zabal baten barruan. Ospakizun horrekin bat eginez, Irunabarrek ere bere ekarpena egin nahi izan du, eta EKT, Bidasoko AEK eta hainbat boluntarioren laguntzaz, egun horretarako...




