Azken bi bisitak egingo dira Irungo Udaletxea barnetik ezagutzeko urtea amaitu aurretik
Azaroaren 29an eta abenduaren 13an, larunbata, urteko azken bi bisita gidatuak egingo dira udaletxera, hiriko ondare historikoari balioa emateko. Irungo Udalak Bidasoa bizirik-ekin lankidetzan antolatu ditu bisitak. Bi egunetan, lehen bisita 11:00etan izango da euskaraz eta bigarrena 12:00etan gaztelaniaz. Bisitak doan...










