Azaroan zehar emakume migranteei buruzko erakusketa ikusi ahalko da CBAn
Azaroan emakume migranteei buruzko erakusketa ikusgai egongo da CBA liburutegian. Erakusketak “…eta bidean Irun. Begirada bat emakumezko migranteei” titulua darama eta Bostokphotok kooperatibako Gari Garaialderen lanak ikusi ahalko dira bertan. Erakusketa azaroaren 25arekin batera Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarte...