Estibaliz Zubialde, Lassai psikologia: “Sustraietara eta emozio sakonetara joaten zarenean, hor agertzen dena ama-hizkuntza da”
Ama-hizkuntzak eta psikoterapiak lotura estua dute. Emozio sakonenetarako eta memoria traumatikorako giltza zuzena dira. Horregatik ezinbestekoa da lanketa hori ama-hizkuntzan egin ahal izatea. Estibaliz Zubialde, Donostian ibilbidea hasi ondoren, laster Irunen ere ateak irekiko dituen Lassai psikologia zentroko psikologoa da...




