Txingudi Errugbi Kluba 2025/26 denboraldia hasteko prest dago. Udan zehar klubak ahalegin berezia egin du denboraldi berriaren hasiera prestatzeko, harrobia eta formakuntza sendotzeko helburuarekin. Txingudi klubak denboraldian zehar klubaren oinarriak sendotzea eta senior taldeek gora egitea bilatzen du.
Aurpegi berriak
Denboraldi honetan emakumezkoen errugbiaren sustapenari, harrobiko taldeei eta teknikarien prestakuntzari garrantzia emango diote. Horretarako, Xabier Castaño (Tenerife, 1978) izendatu dute arlo horietako arduradun. Xabier Castaño Baionako Aviron, Tarbes eta Zarautzen aritu zen jokalari bezala eta Espainiako selekzioarekin jokatzera iritsi zen ere. Zarautzen hamarkada eta erdi eman du, jokatzeaz gain, harrobian lan txukuna egiten eta gizonezkoen taldearekin Ohorezko B mailan maila ona erakusten. Denboraldi honetan Zarauzko harrobiko lanak Irunen aurkeztuko zaizkion erronkekin uztartuko ditu.
Bestetik, gizonezkoen taldearen talde teknikoak aurpegi berri bat izango du aurten, Tom Walsh (Londres, 1980) entrenatzaile ingeles/zeelandaberritarra Iñigo Camarero eta Leire Muñoz Caorekin batera arituko baita lanean. Walsh heziketa eta prestaketa fisikoan aditua da eta, besteak beste, Fiji, Australia, Irlanda, Frantzia, Hong Kong eta Alemanian garatu du bere kirol-ibilbidea.
Fitxaketa hauek berrikuntzak izango dituen talde teknikoarekin bat egingo dute. 18 urtez azpiko taldearen ardura Iñigo Aizpurua eta Keoma Pachecoren eskuetan geratuko da, Carlos de la Fuente, Peio Castellano eta Hodei Guerreroren laguntzarekin.
16 urtez azpiko taldeari dagokionez, Gorka Eizaguirrek bat egingo du aurreko denboraldiko entrenatzaileekin, Alba Saiz eta Julen Iglesias. 14 urtez azpiko taldea Koldo Alonso, Urtzi Berastegi, Peiko Pardo eta Hodei Aizpuruaren zuzendaritzapean egongo da eta Eskolako monitoreak Unai Arbelaiz, Xabi Sánchez, Onintza Burgera, Koldo Segurola, Adrian Muñoz, Oier Oliveira eta Ander Arrieta izango dira.
Plakajerik gabeko modalidadeak eta prestaketa fisikoko taldeak aurreko urtetako teknikariak izango ditu, Aitor Petrikorena, Iñaki Urrutxurtu, Jose Mari Zabala, Arantxa Ausan eta Pako Franco.
Emakumezkoen talde berria sortzen saiatuko da kluba bosteko errugbia sustatuz eta, horretarako, Garazi Santos astelehenero 14 eta 17 urte bitarteko neskentzako egingo diren entrenamenduak gidatuko ditu.
Entrenamendu irekiak
Klubetik jakinarazi dutenez, entrenamenduak guztiz irekiak dira denboraldi osoan zehar. Gizonezkoen taldeak astelehen, astearte eta ostegunetan egiten ditu saioak 19:30etatik 21:00etarako ordutegian. Emakumezkoenak egun beretan ditu entrenamenduak baina 19:00etan hasita.
16 eta 18 urtez azpiko taldeak astearte eta ostegunetan aritzen dira 18:00etatik 19:30etara.
14 urtez azpikoak, Eskola eta bosteko errugbiko taldeak Hondarribiko jaien ondoren jarriko dira martxan.
Informazio gehiago eskuratzeko, klubaren info@txingudirugbyclub.eus posta elektronikora idatzi edo 688745362 telefono zenbakira deitu daiteke.