Recila Birziklatu elkarteak Bidasoa ibaiaren garbiketa bat egingo du urriaren 14an, larunbatean. Elkarteak bere webgune berria estreinatu berri du eta estreinaldiarekin batera antolatu duten hurrengo ekintzaren berri eman dute. Bidasoa Ibaia Garbi izeneko proiektuaren barnean antolatutako ekintza da. Recicla Birziklatu elkarteak bulatutako proiektua da, 7 udalekin elkarlanean. Zabor bilketa iaz egitekoa zen, baina tenperatura altuengatik ekintza bertan behera gelditu zen.
Jarduera Hondakin bilketa bat egitean datza, bai uretan, bai lehorrean, Lesakatik Hondarribiraino, heldu eta gazteei ingurune naturalez gozaraziz kirola eginez hondakinak biltzearekin batera. Garbiketa 09:30etik 12:00etara egingo da aldi berean, ibaiaren hainbat zatitan, eta amaitzean Irun etorbideko zubian erakutsiko dira kendutako hondakinak. Bertan, boluntarioentzako doako piknika egingo da 12:30etik 13:30era.
Uretako ingurunea garbitzeko, ekimen honetan parte hartzeko prest dauden enpresek utzitako materiala erabiliko da (edo material propioa), hala nola kayakak, piraguak, paddle surfeko taulak edo surfeko taulak. Lagatako materiala mugatua da, eta elkarteak ezin du bermatu modu horretan parte hartu nahi duten guztientzat nahiko egongo denik. Uran bilketa eigteko gutxieneko adina 10 urtekoa da, eta beti heldu batek lagunduta joan beharko dira.Uretan bilketa egiteko, ezinbestekoa da zapatila zaharrak edo txankleta itxiak eramatea.
Uretako materiala erreserbatzeko tokirik gabe geratu bazara, eman izena zurearekin… “flotatzen duen edozerrekin”. Parte-hartzea mugatua izango da Endarlatza – Biriatu (ontxista) tartean, piragua zurrunekin eta paddle puzgarriekin bakarrik joan ahal izango baita. Tarte honetan gomendagarria da neoprenozko jantzia eramatea.
Lurraren garbiketa bide-gorritik (bizikleta-pista) eta ibai-ertzetako pasealekuetatik (oinez, bizikletaz…) egingo da. Udal bakoitzari garbitu beharreko tarte/ibilbide bat esleitu zaio.Materiala elkarteak emango du (eskularruak, zakuak/poltsak, zapi berdea).
Ekimenean bolondres gisa parte hartzeko, oinez edo uretako materiala erabiltzeko, Recicla Birziklatu elkartearen webgunearen bidez izena eman beharko da.
Ibaia bost zatitan banatuko da banaketa antolatzeko: Lesaka/Bera, Biriatu/Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia. Leku horietan guztietan zabor bilketa uretan eta lurrean egingo da.
Boluntarioen beharra
Recicla Birziklatu elkartetik bilketaren antolakuntza parte hartu nahi duten boluntarioen laguntza behar dutela azaldu dute. Boluntario bezala parte hartu nahi dutenek, elkartearen webgunearen bitartez eman beharko dute izena.