Txingudiko Zerbitzuak ohiko erritmoa berreskuratzeko bidean

Txingudiko Zerbitzuak ohiko erritmoa berreskuratzeko bidean jarraitzen du. Zentzu horretan , maiatzaren 12tik aurrera gauza handien bilketa abian jarriko da berriz ere.

Orain arte egin bezala, bilketa egunak Irungo auzoen kokapenaren arabera antolatuko dira. Horrela, astelehen eta ostegunetan Alde Zaharra, Antzaran, Erdialdea, Lapitze, Larreaundi, Olaberria, Pinudi etaSan Miguel auzoko hondakinak jasoko dira. Asteazken eta igandeetan, berriz, Arbes, Artia, Behobia, Belaskoenea, Dunboa, Landetxa eta Santiago-Beraun auzoetan egingo dira bilketak.

Fakturen ordainketa

Bihar, maiatzaren 13an egingo da joan den otsailean izandako ur-kontsumoen eta hondakinen kudeaketaren fakturari dagokion banku-kargua.Banku-helbideratzea egina duten abonatuei igorriko zaie faktura, bai etxeko langileei, bai osasun-alertak iraun bitartean jarduera eten ez duten negozioei. Bestalde, osasun alertak irauten duen bitartean jarduera bertan behera utzi behar izan duten negozioek ekainaren 11n jasoko dute bankuko kargua.

Azken kolektibo hori uztaileko eta abuztuko ur eta zaborren ordainagiriak ordaintzetik salbuetsi ahal izango da, betiere Txingudiko Zerbitzuek ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Laguntzak ordenantza berriak indarrean jartzen direnetik eskatu ahal izango dira, 2020ko uztailaren 1etik 900 119 384 doako telefono zenbakira deituta.

Azkenik, otsaileko faktura helbideratu gabe duten abonatuek, eta oraindik ordaindu ez dutenek, beste ordainketa-gutun bat jasoko dute epemuga ekainaren 15era luzatzen dala esanez.Informazio gehiago jaso nahi dutenek Txingudiko Zerbitzuen ataria kontsulta dezakete edo 900 119 384 doako telefono zenbakira deituz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude