Ikasturte berrian zehar euskara ikasteko hainbat aukera

2019-2020 ikasturteari hasiera ematearekin batera, Irunen euskara ikasteko aukera zabalak eskaintzen dira. Irungo Euskaltegiaren eskaintzaz gainera, AEK bezalako euskaltegiak kurtso berriari hasiera emateko prest daude, jada ikastaroetarako matrikulazio epeak zabalik dauzkatelarik.

Irungo Udal Euskaltegia
Irailaren 23ra arte zabalik egongo da Irungo Udal Euskaltegiko ikastaroetan parte hartu ahal izateko matrikulazio epea. Ordu kopuru ezberdinetako ikastaroak eskaintzen ditu udal euskaltegiak urritik ekainera bitarte. Mónica Martínez ordezkariak azaldu duenez, “euskalduntze maila guztiak eskaintzeaz gain, HABEren azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak eskaintzen ditu Udal Euskaltegiak”.

Ikastaroak urriaren 1ean hasi eta ekainaren 22an amaituko lirateke. Egunero bat eta bost ordu arteko ikastaroak eskaintzen dira ordutegi zabalarekin eta astean zehar bi, hiru eta lau klase egun eskaintzen dituzten kurtsoen artean aukeratu daiteke. Prezioa ikastaro motaren araberakoa izango da. Hala ere, asistentzia eta aprobetxamendu ona daukaten ikasleek udalak euskara ikasteko ematen dituen bekak eskuratzeko aukera izango due. Beka horien bitartez matrikularen prezioaren %100a arte jaso ahalko da bueltan, honela, ikastaroak dohan jasotzea posible izango delairk.

LANNAHI programa
Irungo Udaleko Euskara arloak, Bidasoa Bizirik eta Lanbideren laguntzarekin LANNAHI egitasmoaren beste edizio bat martxan jarri du. Programa honen bitartez langabezi egoeran dauden pertsonek euskara eskolak doan jasotzen dituzte. Ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko, Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatuta egotea beharrezkoa izango da. Honela, langabezian egotea edo lan jarduera %50a baino baxuagoa izan beharko da. Irungo Udalak ofizioz datu horiek eskatuko dizkio eskatzaileari.

LANNAHI egitasmoaren barnean txanda ezberdinak antolatzen dira. Ikasturtean zehar hiru txanda ezberdin antolatuko dira, udako hilabeteetarako bi ikastaro antolatuko direlarik. Honela, ikastaro bakoitzarentzako izen-emate epea ezberdina izango da. Ikastaroen ordutegiari dagokionez, berriz, goizez 4 orduko iraupena izango duten klaseak emango dira eta arratsaldeetan, odea, 3 ordu egunero.
Izen-ematea www.irun.org/sac webgunearen bitartez egin ahalko da Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz ( NAN elektronikoa, Izenpe txartela, …) edo HAZ bulegoko autozerbitzu terminaletan goizeko 8:00etatik gaueko 22:00ak arte. Ez da beharrezkoa dokumentazio osagarririk aurkeztea eta Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileek oinarrizko baldintzak betetzen dituzten. Gainera, lehenago euskaltegiko ikasle izan ez bazara 943505273 telefono zenbakira deitu beharko duzu mailakatze proba egiteko.

Aintzat hartzekoa da onartutako ikasleen eta osatutako taldeen inguruko informazioa www.irun.org/euskara webean argitaratuko dela eta ikasleen identifikazioa NAN bidez jasoko dela bertan. Plazarik gabe gelditutako pertsonekin itxarote zerrenda bat eratuko da, aurretik aipatutako webgune berean argitaratuko dena. Horrela barajaren bat gertatuz gero, zerrenda dagoen lehen pertsona sartuko da taldean, baldin eta kasuan kasuko ikastaroan sartzeko euskara maila egokia badu. Gutxienez %85eko asistentzia izatea beharrezkoa izango da, bestela, programan parte hartzeko aukera galduko da. Ikastaroa bukatutakoan Irungo Udal Euskaltegiak ziurtagiria emango die interesatuei.

Irungo AEK
Udalaren eskaintzaz gainera, Irungo AEK euskaltegiak zabalik dauzka 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi ahal izateko matrikulazio datak. Izen emateak irailaren 25era arte egin ahalko dira eta eskolak urriaren 1ean hasiko dira. Irungo AEK Euskaltegiaren eskaintza zabala da ere, izan ere, C2ra arteko maila guztiak eskaintzen dira, Mintza ikastaro bereziez gainera.

Ikastaroetan izena eman ahal izateko AEK euskaltegiaren bulegoa astelehenetik ostiralera, goizetan 9:30etatik 13:00etara eta arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, bulegoa 10:00etatik 13:00etara arte zabalik egongo da. Buelgoa Irungo Legia karrikako 6. zenbakian kokatuta dago. Hortaz gain, 943628834 telfono zenbakira deituz, 68874663 zenbakian WhatsApp bitartez edo irun@aek.eus posta elektronikoaren bitartez harremanetan jartzeko aukera dago ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude