Txinzerren jendaurreko arreta bulegoa behin behinean lekuz aldatuko da apirilaren 11tik aurrera

Txinzerrek, Txingudiko Zerbitzuak, Jendaurreko Arreta Bulegoan instalazioak hobetzeko asmoz birmoldaketa lanak egingo ditu. Obrek dirauten bitartean, bulegoa Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentrora (GSIN) lekualdatuko da aldi baterako, zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko.

Aldi baterako lekualdaketa hori dela eta, datorren apirilaren 10ean bulegoa itxita egongo da. Hala ere, zerbitzua telefonoz nahiz posta elektroniko bidez eskaintzen jarraituko da. Apirilaren 11tik aurrera, eta obrak dirauen bitartean, gure bulegoaren ondoan dagoen Juncal kaleko 22an -Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroan (GSIN)- artatuko dituzte abonatuak, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

Aurretiazko hitzorduarekin bakarrik

Kalitatezko arreta bermatzeko eta jende pilaketak saihesteko, aurretiazko hitzordua duten pertsonak baino ez dira artatuko. Neurri hori behin-behinekoa da, espazio berriaren ezaugarriak direla eta. 900 119 384 telefono zenbakira deituta edo idatzi txingudi@txinzer.eus helbide elektronikora idatzita eskatu ahal izango da hitzordua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude