Txirrindularitzako Gipuzkoako Kimuen Lasterketak zirkulazio aldaketak eragingo ditu igandean

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, igande honetan, maiatzak  3, 8:00etatik 13:15etara bitartean gutxi gorabehera Txirrindularitzako Gipuzkoako Kimuen Lasterketa ekimena dela eta, hiriko hainbat lekutako zirkulazioa aldatuko da, honela:

8:00etatik aurrera Colón pasealekua moztuta egongo da Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza kalearen artean, bi noranzkoetan.

8:30etatik aurrera, lasterketa hasten denean, Colon pasealeku osoa moztuta egongo da, bi noranzkoetan. Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga kaleetara, Mendibil parkera eta Zabaltza plazara sartu edo handik irten nahi dutenek hemendik jo beharko dute:

Irteteko, Cipriano Larrañaga kalean barrena.

Sartzeko, Iparralde hiribidean eta Eloy Iglesias, Nicolás Guerendiain eta Zuberoa kaleetan barrena.

Jacobo Arbelaiz eta Miguel de Astigar kaleetara sartzeko, Cipriano Larrañaga kaletik, ohikoaren kontrako noranzkoan.

Udaltzaingoak txandaka utziko die ibilgailuei pasatzen.

Gipuzkoa hiribidea itxita egongo da Colón pasealekurako noranzkoan, taxientzat, egoiliarrentzat eta aparkalekura doazenentzat izan ezik). Elizatxo aldera, irekita.

13:15etatik: iganderoko ohiko mozketak gauzatuko dira 19:00ak arte.

Lasterketa bukatutakoan, behin oinezkoen segurtasuna berma daitekeela kenduko dira murrizketak, 13:15 inguruan. Bitartean joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Udaltzaingoak eskerrak ematen dizkie herritarrei egoera kudeatzen laguntzeagatik eta igandean ibilgailuarekin egin beharreko joan-etorrien plangintzan azaldutakoa kontuan izateagatik. Ibilgailua erabili behar dutenei eskatzen zaie goian aipatutako kaleetan ez aparkatzea.

Aldaketak Irunbus zerbitzuan

Lasterketak aldaketak ekarriko ditu Irunbuseko línea ezberdinetan:

L1: Zaisa – Ospitalea

Ospitalerantz:

08:00etan, autobusak betiko ibilbidea egingo du Fermin Calbeton kaleraino. Itzulbidean bira eman, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Zubimusu plazatxoko biribilguneraino joango da. Gero, Hondarribia kalea igo eta jaitsi, eta ospitaleko betiko ibilbideari helduko dio berriro.

8:30eko irteeratik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: autobusak Dunboako anbulatorioraino iritsiko dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Zubimusu plazatxoko biribilguneraino joango dira. Gero, Hondarribia kalea igo eta jaitsi, eta ospitaleko betiko ibilbideari helduko diote berriro.

Zaisarantz:

08:00etan, autobusak betiko ibilbidea egingo du Geltoki kaleraino, eta, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Osinbiribil biribilguneraino joango da. Gero, Fermin Calbeton kaleraino igo, eta, itzulbidetik, betiko ibilbideari helduko dio berriro.

8:30eko irteeratik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: autobusek betiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, eta, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Osinbiribil biribilguneraino joango dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–. Gero, betiko ibilbideari helduko diote berriro.

L2: San Juan – Katea – Txingudi

08:00etako autobusa Gipuzkoa hiribidetik abiatuko da.

9:00etik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua SINDIKALeko (Bidasoa LHII) geralekua izango da.

L3: San Juan – Artia

8:30etatik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua Nafarroa etorbideko 18 zenbakia izango da.

L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

08:15etako autobusa Gipuzkoa hiribidetik abiatuko da.

8:45etatik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua Elizatxo hiribideko 11 izango da (Olibondoen biribilgunea).

Lasterketa bukatzen denean kenduko dira murrizketak (13:15 aldera izango dela aurreikusten da). 13:15etatik 19:00etara bitartean, ordea, colon ibilbidea itxita egongo da, igande sasoi bukatu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude