Udara begira jarri dira jada Betti Gotti elkartean. Izan ere, 2025eko Udalekuak antolatzen hasteko begirale eta zuzendariak behar dituzte. Bihar amaitzen da postu horietarako hautagaitzak aurkezteko epea. Udalekuak Zuhatzan egingo dira abuztuan eta udalekuak antolatzeko bilerak, berriz, Irunen.
Guztira, 3 udaleku txanda antolatuko ditu Betti Gotti elkarteak aurtengo udararako. Txikiak abuztuaren 12etik 21era joango dira. Handiak, berriz, abuztuaren 12tik 23ra. Azkenik, abuztuaren 12tik 25era nerabeen txanda izango da.
Udaran begirale edo zuzendari lanetan aritzeko interesa dutenek, galdetegi hau bete beharko dute izen ematea egiteko. Bihar amaituko da izen ematea egiteko epea. Hala ere, zalantzarik izanez gero, deitu 688 69 05 45 telefono zenbakira, idatzi bettigotti2023@gmail helbide elektronikora edo kontsultatu elkartearen webgunea.



