
Palmera Montero guneak Mendi Urruzunoren argazki erakusketa hartuko du urriaren 21era arte. Erakusketak emakumeen kirola ikusarazteko helburua du. Erakusketa Palmera Montero guneko sarreran kokatuta dago. Argazki erakusketa astelehenetik ostiralera 8:00etatik 22:00etara eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da.
Irungo Emakumeen Etxea Elkartea, Txingudiko Elkarte Feminista, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Parean Elkarteak elkarlanean antolatutako ekitaldia da. Erakusketa atzo ireki eta urriaren 21era, asteartera arte, egongo da ikusgai.