Urtarrilaren 31n amaituko da TAOko egoiliarren txartelak berritzeko epea

Aste honetan hasi da TAO sistemaren erabiltzaileek egoiliar txartelak berritzeko kanpaina. Irungo Udaleko Mugikortasun aldetik jakinarazi dutenez, urtarrilaren 31n bukatuko da, ostiralarekin. Txartela berritu nahi dutenek 48,00 euroko urteko tasa bat ordaindu beharko dute.

Ordainketa helbideratuta duten egoiliarrei aipatutako egunean zordunduko zaie tasa, baldintzak betetzen badituzte betiere, eta automatikoki berrituko zaie txartela.Ordainketa helbideratuta ez dutenek, berriz, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez eska dezakete helbideratzea, www.irun.org/sac helbidean, Irun Txartela, BakQ edo beste ziurtagiri digital bat erabiliz, urtarrilaren 24ra arte.

Behin kanpaina bukatuta, berritzen ez diren txartelek baliozko izateari utziko diote, otsaileko lehenengo astean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude