Konekta zerbitzuak arropa kustomizatzeko tailerra antolatu du urtarrilaren 18rako, larunbaterako. Tailerra Martindozenea Gaztelekuan egingo da goizeko 11:30etik 13:30era. Bihar, hilak 9, tailerrean izena emateko aukera irekiko da.
Arropa berrerabiltzea sustatzeko, Konekta Zerbitzuak arropa kustomizazio tailer bat egingo du pirograbatu eta laser makina bidez. Tailerrean bertan prestatuko dira ondoren laser makina bidez jarriko diren diseinuak. Kustomizazioak egiteko hainbat oihal mota erabili ahal izango dira, kotoia izan ezik.
Izen ematea
Izen emate doakoa da eta urtarrilaren 9tik 16ra irekita egongo da. 16 eta 24 urte bitarteko gazteentzat bideratutako ekintza da tailer hau. Izen emateak Martindozenea Gaztelekuan aurrez aurre, 656 794 372 zenbakira idatziz edota @gazteartean_Irun Instagram kontura idatziz egin ahal izango dira.



