Zabalik dago “Los Muñecos de la Tarta” ezkongai azokan erakusketari gisa izena emateko aukera

Argazkia: Estudio Gover.

Los Muñecos de la Tarta” ezkongai azokaren VIII. edizioa Ficoba erakustazokan egingo da 2025eko urriaren 18an eta 19an. Antolatzaileak prestaketa lanak hasi dituzte dagoeneko eta erakusketari berrientzako izen ematea epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Gainera, azokak berritasun nagusia izango du aurten, espazio handiago batean egingo baita: Ficobako pabiloietako batean.

Azoka hau Euskadi mailan ezkongaiei beren ezkontzaren prestaketekin laguntzeko antolatzen den ekitaldi handienetako bat da, baita Gipuzkoako nagusia ere, eta Irunen bertan egiten da. Urtetik urtera, asko dira ezkongaien azokan erakusketari gisa errepikatzen duten profesionalak. Hala ere, antolatzaileak erakusketari berriak hartzeko prest daude. Hain zuzen ere, 2025eko edizioan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago jada. Beraz, informazio gehiago nahi dutenek edo, zuzenean, izena eman nahi dutenek, helbide elektroniko honetara mezu bat bidali behar dute: info@losmunecosdelatarta.es .

Ezkontza, ospakizun edo ekitaldien antolaketan lan egiten duten enpresek parte hartu dezakete azoka honetan. Antolatzaileek “Los Muñecos de la Tarta” azokaren sare sozialen bitartez jakinarazi dutenez, hutsune gutxi batzuk baino ez dira geratzen azokara batu nahi duten erakusketari berrientzat.

Azokaren hazkundea

Aurtengoa “Los Muñecos de la Tarta” ezkongai azokaren VIII. Edizioa izango da. Azoka asko aldatu da bere hastapenetatik, baita hazi ere. Horren erakusle da aurtengo nobedade garrantzitsuena izango dena: kokaleku aldaketa. Aurreko edizioetan bezala, Ficoban erakustazokaren barnean egingo den arren, aurtengo erakusketariek espazio berri bat hartuko dute. Ficobako hallean egin ordeaz, aurtengo azoka Ficobako pabiloietako batean egingo da, ekitaldiak espazio zabalagoa izateaz gainera, ikusgarritasuna irabazi eta ezkongai gehiago erakarri ditzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude