Irungo Udal Euskaltegiko 2023-2024 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea ostiralean, irailaren 1ean, irekiko da. Urritik ekainerako ikastaroak urriaren 2an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko dira. Modulazio desberdineko ikastaroak eskainiko dira (egunero 2, 3 edo 4 orduko ikastaroak; astean 2, 3, 4 edo 5 eguneko ikastaroak ordutegi desberdinean, larunbat goizetan B2 eta C1 prestatzeko ikastaroa, merkatari eta gurasoentzako xede bereziko ikastaroak…) ordutegi eskaintza zabalarekin. Ikastaroen prezioa moduluaren araberakoa da, baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez, matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.
LANNAHI
Udalak, gainera, urriaren 2tik abenduaren 22ra ikastaro trinkoak debalde eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) dauden ikasleei, edo lanean egonda ere, gehienez %50eko lanaldia dutenei LANNAHI programaren bitartez. Programa hau Euskara Arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginean ari diren edo aritu daitezkeen irundarrentzako. Ikastaro hauek goizez egunero 4 ordukoak edo arratsaldez egunero 3 ordukoak izaten dira.
Udal Euskaltegiko ikastaroetan interesa duten pertsonek, hala nola LANNAHI programan interesa dutenek, irailaren 1etik 18ra eman dezakete izena.
LANNAHI programan interesa dutenek izenematea internetez egin ahalko dute SAC24h webgunea edo HAZeko autozerbitzu terminalak erabiliz. Horretarako, Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk (NA elektronikoa, IZENPE txartela..) erabili beharko dituzte. Nahiago badute, Irungo Udal Euskaltegira gerturatu eta bertan egin ahalko dute izenematea.
Gainerako ikastaroetan interesa duten pertsonak aipatu egunetan (irailaren 1etik 18ra) Udal Euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez. Batzuk zein besteek mailaketa proba egin behar dute Udal Euskaltegian irailaren 1etik 18ra, 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez.
Euskaltegian eskainitako euskara ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat dira. Ohiko ikastaroak urriaren 2an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da. LANNAHI programaren 1. txanda urriaren 2an hasi eta abenduaren 22an bukatuko da. Egunean 4 orduko eskolak emango dira 9:00etatik 13:15era edo egunean 3 ordu 15:30etik 18:45era. LANNAHI programan parte-hartzeko izen ematea irailaren 1etik 18ra.
Udal euskaltegirako ohiko matrikula euskaltegian bertan egin beharko da lagunetan 10:30etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. LANNAHI programarako izen ematea, berriz, udal euskaltegian bertan egiteko aukeraz gain, Interneten SAC24h zerbitzuaren bitartez IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz edo HAZeko autozerbitzu terminaletan egin ahalko da.
Izena ematea egin ondoren mailaketa proba egitea beharrezkoa da. Mailaketa proba Irungo Udal Euskaltegian egingo da irailaren 1etik 18ra goizeko 10:30etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:00etara.



