
Aste buru honetan, XII. Bidasoa Squash Saria jokatu da Irungo Artaleku kiroldegiko 3 squash pistetan. Guztira Euskal Herriko klub eta leku ezberdinetatik etorritako 44 jokalarik hartu dute parte: 6 emakume, 16 junior eta 22 gizonezko. Lur Alai Squash klubetik adierazi dutenez, “txapelketa jendetsua izan da eta pisten murrizketaren erruz, 3 egunez luzatu behar izan da, 44 jokalariak hartatzeko”.
Ostiral eta larunbatean zehar, helduen taulak jokatu ziren, taula mistoan eta emakumezkoenak. Juniorrak aldiz, igandean. Parte hartzaileen artean Lur-Alai squash eskolakoak izan dira gehienak. Klubetik azaldu dutenez, “Irunen, squashak etorkizuna lantzen hari delaren seinale da hau”.
Era berean, Lur Alai squash klubetik, txapelketan parte hartu duten eta atzetik laguntzen ari diren familia guztien inplikazioa eskertu dute: “Zuek zarete hemen protagonista garrantzitsuenak, zuek zarete pistan eta pistatik kanpo borrokatzen ari zaretenak”.
Sailkapena
XII. Bidasoa Squash Sariaren barnean, taula mistoan, Iruñeko Amaya KEko Joel Eransus nagusitu zen, Lur Alai klube Xabi Azaldegi bigarren izan zen, Amaya KEko Adrian Beloki hirugarren eta Eibar KEko Sergio Salgado laugarren.
Nesken taulan, Sestaoko Benedikta klubeko Irune Peinado izan zen garailea. Bigarena, Nagore Cirión izan zen, Benedikta klubeko kidea, hirugarrena Ione Iturria Lur eta laugarrena Cristina Santamaria, biak Lur Alai klubekoak.
Azkenik, Junior taulako garailea Benedikta klubeko Aratz Vilas izan zen, bigarren Iruñeko San Juan-Donibane klubeko Urko Martin, Lur Alai klubeko Unax Mariezkurrena hirugarren eta laugarrena Donibaneko Noa Martin.



