Udalak urtarrilaren 12ra arte egingo diren telefono inkesten bidez bilduko du Eguberri kanpainari buruzko iritzia

Behin Eguberriak bukatuta, Irungo Udaleko Gobernu Irekirako eta Herritarren Arretarako Arloak telefono bidezko inkestak egingo ditu. Helburua Irungo Udalak Eguberrietako kanpainaren barruan antolatutako jarduera egitarauaren inguruko iritzia ezagutzea izango da. Inkestak bihar, urtarrilaren 8an hasi eta urtarrilaren 12ra bitarte egingo dira.

Irunen bizi diren 18 urtetik gorako 400 pertsona elkarrizketatuko dira, eta askotariko galderak egingo zaizkie: jardueretan parte hartu duten, zer iritzi duten argi eta apaingarriei buruz, nola mugitu diren hiri barruan eta proposamenik egin nahi duten datozen urteetako programa hobetzeko.

Herritarrek zer-nolako iritzia duten eta zer-nolako balorazioa egiten duten jakitea du helburu ekimen honek. Horrela, Eguberrietako programazioaren barruan zer hobetu daitekeen eta herritarrei gehien zer gustatzen zaien jakin nahi da. Udalak parte hartzera animatzen du jende guztia, eta eskerrak ematen ditu aldez aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude