Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da. Arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dute topaketa. 2023ko Kontenporanea topaketan parte hartzeko izen emate maiatzaren 7ra arte zabalik egongo da. Horretako, datu guztiak eta irudia kontenporanea@irun.org helbidera bidali edo Irungo Udalaren webguneko formularioa bete beharko da.
Edizio honetako gai orokorra “Poroa; ilea; gauza. Plaza mintz gisa” izango da. Kontenporanearen edizio honetan, mintz gisa ulertu nahi dute plaza: etengabe eraldatzen ari den hiri baten azala, ustekabearen aukera ere eskaintzen duena. Gainazaletik isurtzen zaizkion likidoak poroetan barrena iragazten dira, eta estratuak pilatzen dira, eta gauzak sortzen dituzten zuloak eta jalkinak sortu.



