Larunbatean, apirilaren 29an, Santiagotarrak-BM K.E.-ko banku mugikorreko arraunketa talde seniorrak eta jubenilak Gipuzkoako ligako laugarren estropadan parte hartuko dute. Txapelketa goizeko 11:30etik aurrera jokatuko da Orion.
Banku mugikorreko arrauneko Gipuzkoako ligak hiru jaitsiera ditu, Bidasoa ibaian jokatu direnak abenduaren 18an, urtarrilaren 7an eta urtarrilaren 21ean; eta lineako beste sei estropada, otsailaren 12an Legution, martxoaren 18an Orion, apirilaren 1ean Orion, apirilaren 29an Orion, maiatzaren 27an Legution eta ekainaren 17an Legution.
Santiagotarrak kirol elkarteaz gain, Gipuzkoako Hondarribi, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak eta Orio taldeek parte hartuko dute.