Larunbatean Larreaundiko auzo plana aurkezteko batzarra egingo da

Larunbatean, urriaren 7an, Larreaundiko auzo plana aurkezteko batzarra egingo da. Aurkezpena Larreaundi-Olaberriako auzo elkartean egingo da, goizeko 11:30ean.

Larreaundi auzo elkarteak orain dela hilabete batzuk Larreaundiko auzo plana garatzeko hainbat ekintza burutu zituen. Batzar tematikoak antolatu ziren eta online galdetegiak zabaldu ziren, besteak beste. Bertan jasotako emaitzak eta proposamenak ordenatu eta Larreaundiko auzo planean jaso dira.

Informazio kanala

Era berean, auzo elkartetik jakinarazi dute iaz martxan jarri zuten informazio kanala blokeatu dela eta berri bat jarri dutela martxan. Informazio kanalera batzeko link hau erabili beharko da. Bertatik, auzo elkartearen inguruko informazioa zabalduko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude