Alde Zaharra San Juan auzo elkarteka Gau Beltza ospatzeko ekintzak antolatu ditu

Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak Gaur Beltza ospatzeko ekintzak antolatu ditu urriaren 29rako eta 31rako. Ekintzak auzo elkartearen egoitzan egingo dira. Era berean, auzo elkartetik parte-hartzaileei dei egin diete antolatutako ekintzetara mozorrotuta joan daitezen.

Urriaren 29an, igandean, ekintzak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Edune Mitxeok idazleak Gau Beltza ipuinaren kontaketa egingo du. Kalabaza tailerra ere egingo da eta bertan parte-hartzeko parte hartzaileek beren kalabaza eraman beharko dute. Gainera, meriendatzeko txokolatada izango da eta arratsaldean zehar beste hainbat sorpresa ere.

Urriaren 31n, asteartean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera haurrek mahai jolasetara jolasteko aukera izango dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude