Aiako Harriko Parke Naturalean dagoen Lapurriturriko informazio-puntua datorren ostegun santuan, martxoaren 28an, irekiko ditu ateak. Puntu horretatik Aiako Harriko Parke Naturalari eta haren inguruari buruzko arreta- eta informazio-zerbitzua eskainiko da.
Informazio-puntua apirilaren 1era arte (astelehena) egongo da zabalik, 09:30etik 13:30era. Aste Santu osoa, Irungo bizilagunek, eta baita kanpotik datozenek ere, Aiako Harriko natur guneaz gozatzeko aukera izango dute.
Lapurriturriko informazio-puntua
Informazio-puntua 2007an inauguratu zen, eta Irungo Udalak kudeatzen du. Aste Santuko jaiegunetan ez ezik, ekainetik urrira ere zabaltzen dute asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan. Udan, Irungo bizilagunek nahiz bisitariek inguruko balio historiko, kultural eta naturalak ezagutu ahal izango dituzte, gaika antolatzen diren jardueren bidez. Aurrerago emango da horiei buruzko informazioa.



