Merka2dasoa bigarren eskuko azoka Luis Mariano plazan egingo da maiatzaren 25ean

Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, Merka2dasoa, bigarren eskuko objektuen azoka Irunera itzuliko da. Berritasun nagusi gisa, oraingoan azoka lekuz aldatu eta Luis Mariano plazan egingo da, Zabaltza plazan egin beharrean, 10:00etatik 14:00etara.

Salmenta-postu bat jarri nahi dutenentzat, zabalik dago izen-emate inprimakia betetzeko aukera. Horretarako, txinzer.eus webgunearen  bitartez edo 900 119 384 telefonora deituta ere eskabidea egiteko aukera izango da, maiatzaren 17a baino lehen.

Merkatu honetan, era guztietako produktuak saltzeko aukera izango da, betiere egoera onean badaude: kirol-materiala, arropa, poltsak, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, antigoaleko gauzak, etab. Hala ere, ezingo da material berririk edo stocketatik datorrenik saldu, ezta merkaturako propio egindako eskulan edo bisuteriarik ere, salbuespen gisa.

Aurreko edizioetan bezala, merkatuak postu partikularrak eta gordailu-salmentarako gune bat izango ditu. Bertan, salmenta-posturik ez dutenek euren produktuak uzteko aukera izango dute, merkatuaren antolatzaileek sal ditzaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude