
Urtero moduan, Santiago auzo elkarteak Santiagoko Aste Kulturala antolatu du. Aurten, irailaren 16tik 22ra egingo da. Ohikoa denez, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Dena den, eguraldi txarra eginez gero, tailerrak auzo elkartearen barnean egingo dira.
2024ko Santiagoko Aste Kulturala
- Irailaren 16an, astelehenean:
- 17:30ean: Fruta brotxeta eta txokolate tailerra Erromes plazan, gehienez 30 parte-hartzailerekin. (Bikote kafetegia eta Dumboa fruta-dendaren laguntzarekin).
- Irailaren 17an, asteartean:
- 17:30ean: Pintura tailerra, gehienez 30 parte-hartzailerekin. Antolatzaileek arropa zaharra eramatea gomendatzen duten eta parte-hartzaile guztientzako merienda egongo dela adierazi dute.
- Irailaren 18an, asteazkenean:
- 17:30ean: Aurpegiak brillantinarekin margotzeko tailerra.
- Irailaren 19an, ostegunean:
- 17:15ean: Merienda (Pizzeria Junkalen laguntzarekin).
- 17:30ean: Eskulan tailerra.
- Irailaren 20an, ostiralean:
- 17:30ean: Gabonetako postalen tailerra (Irungo Bizilagun Elkarteen Federazioak antolatutako lehiaketan parte hartuko dute).
- 19:00etan: Buruhandiak.
- Irailaren 21ean, larunbatean:
- 17:30ean: Adin guztientzako jolasak.
- 19:00etan: Pintxoak.
- 19:30ean: Buruhandiak.
- 21:00etan: Afari herrikoia.
- 21:30ean: DJ Santiago disko festa.
- 23:00etan: Bingoa.
- 23:30ean: Eskeletoa mugitzen jarraituko dugu DJ Santiagorekin.
- Irailaren 22an, igandean:
- 12:30ean: Paella lehiaketa.
- 13:45ean: Sari banaketa.
- 14:00etan: Paella bazkaria (6 euro).
- 16:30ean: Mahai jokoak.
- 19:00etan: Buruhandiak.
- 21:00etan: Aste kulturalaren amaiera.



