Gazteek elikadura jasangarriaren inguruan hausnartzea bilatzen du “Gazteak On: Elikadura Erronka” lehiaketak

Maïa Permaculture kooperatiba eta Bidasoa Txingudi eskualdeko elikadura kontsumo taldeak, Labore Txingudi eta Hendaiakoop, “Gazteak On: Elikadura Eronka” lehiaketa aurkeztu dute gaur. Bidasoa-Txingudi eskualdeko gazte-nerabe eta haien erreferentziazko irakasle, hezitzaile eta hezkuntza zentroak lehiaketa honetan parte hartzera animatu dituzte hausnarketatik eraikitako sentsibilizaziorako ideiak bideoen bitartez gizarteratu ditzaten.

Hiru erakunde hauek elikaduraren eraldaketarako abiapuntu partekatu batetik lanean dihardute 2023 urtetik. Elkar lan honen jatorria bi kontsumo taldeen sorreratik errealitate bat izan bada ere, 2022an Gipuzkoako Aldundia eta Pirineo Atantikoetako muga zgaindiko proiektuetarako Ideiak lerroan saritutako proiektuaren bidez, sendotu zen, elikaduraren eraldaketarako hezkuntza abiatzeko, eskualdeko ikasle eta irakasleentzako material pedagogikoa sortu eta zabalduz

Beren helburu horri tinko eusten diote, elikadura sistema agroekologikoa, gardena, parte-hartzailea baten bila, harreman bidezko eta ekitatiboekin, klima-larrialdiari eta desagertze-krisiari aurre egingo diona eta elikagaien galerak eta xahuketak saihestuko dituena. Labore Txingudiko Oihana Galardi Ogallarek adierazi duenez, “elikadura osasuntsua, eskuragarria, ekologikoa, sasoikoa eta tokikoa nahi dugu, kate laburrago, justuago eta orekatuagoetan banatzea lehenetsiz, bizitza ospatzen duen eta beste pertsona batzuekin eta kontsumitzaile kontziente eta ahaldunduta lotzen gaituen janari zaporetsuekin”.

“Helburu honetan ez daude bakarrik, eskualdeko eragile gehiagok partekatzen dute elikaduraren eraldaketarako beharrezkoa den ikuspuntu hau”, gaineratu du Oihana Galardik. Eta hala erakutsi zuten iaz garatutako “Bidasoaldeko elikadura burujabetza pausoz pauso”proiektuaren emaitzek: Pedagogia, erakundeen inplikazioa eta eragileen arteko elkarlan zein saretzea beharrezkoak dira. Hortaz, Gipuzkoa Aldundiko mugaz gaindiko lankidetzarako 2024 urteko Ideiak egitasmoaren baitan sarituta izan den “Gazteak On: Elikadura Erronka” proiektu honek hiru helburu hauek uztartzen ditu.

Gazteek sortutako hausnarketa bideoak

“Gazteak On: Elikadura Erronka” lehiaketan parte hartzera gonbidatu dituzte Bidasoa Txingudiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo kolegioko adinean dauden gazteak eta haien irakasle edo hezitzaile erreferenteak. Etorkizuneko elikadura bertakoa, ekologikoa eta osasuntsua izan dadin gazteen ikuspuntua ere, beharrezkoa delako. Lehiaketa honetara bideratutako bideoak eskolan elikadura jasangarriaren baitan lantzen dituzten proiektuak erakusteko, sortu nahi dituzten egitasmoak aurrera eramateko eta ideiak garatzeko aukera bat izan nahi du.

Saria duten ideiak

Lehiaketa ororen helburua parte hartzaileen lanari sari bat ematea den heinean, “Gazteak On: Elikadura Erronka” lehiaketak bi sari jarriko ditu partaideen eskura: Epaimahairen saria 600€ko baliokoa eta Herritarren saria, eskualdeko biztanleen bozketatik eratorria eta 400€ko balioa izango duena. Sari hauek ikastetxe edo hezi-gunearen elikadura burujabetza hobetzeko sariak izango dira eta ikastetxe edo hezi-gune bakoitzaren espazio eta baliabideen arabera adostuko dira.

Lehiaketaren faseak

Parte hartzeko prozedura 6 fasetan banatuta egongo da .0. fasean, parte-hartzaileek izen ematea egin beharko dute. Urriaren 1etik aurrera 2024ko abenduaren 31ra arte izango dute horretarako aukera. Horretarako, Gazteak On webguneko izen emate fitxa bete beharko dute.

Lehenengo fasean, berriz, bideoen aurkezpena egin beharko dute, 2025eko urtarrilaren 1etik apirilaren 11ra bitarte. Bideoa, webgunean eskuragarri dagoen aurkezpen fitxarekin batera, wetransfer bidez bideoak@gazteakon.eus helbidera bidali beharko dute. Fitxa honetan bideoaren izenburua eta deskribapena 3 hizkuntzetan jasoko dira.

Lehiaketaren bigarren fasean bideoen azterketa egingo da, 2025eko apirilaren 12tik maiatzaren 4ra bitarte. Ebaluazio Batzordea arduratuko da proiektu bakoitza aztertzeaz. Irizpide guztiak betetzen dituzten proiektuak baino ez dira kontuan hartuko.

Hirugarren fasean, proiektuen bozkatuko dira, zehazki, 2025eko maiatzaren 5etik 25era bitartean. Herritarren saria aukeratzeko bozka sistema ireki bat egongo da. Bozka emaile bakoitzak aurkeztutako bideoen artean 3 bideori bozka eman beharko dio. Fase honetan zehar, epai-mahaiak, dokumentu honetan aurkeztutako balorazio irizpideak jarraituz, epai-mahaiaren saria aukeratuko du. Horrela, 202eko maiatzaren 30ean, lehiaketaren 4. Fasean, saritutako bideoen emaitzak Gazteak On webgunean argitaratuko dira.

Azkenik, bosgarren fasean, 2025eko urriaren 31ra arte, sariak gauzatzeko unea izango da. Gazteak On lehiaketaren antolatzaile eta proiektu saridunen artean sariak adostu eta gauzatzeko epea egongo da orduan.

Herritarren saria

Fasez-fase egindako azalpenean agertu bezala, 3. fasean eskualdeko biztanleei parte hartzeko aukera zabalduko zaie. Talde ezberdinek sortutako bideoak webgunean ikusgai egongo dira eta fase jakin honetan, herritarrek haien aldeko bozka emateko aukera izango dute. Herritarren saria aukeratzeko parte hartze prozesuarekin bat egiteko aukera ez ezik, bideo hauen zabaltzea populazioren sentsibilizaziorako ekintza izan nahi du, gazteek helduen sentsibilizazioan eragile aktibo bihurtzeko aukera bermatuz. Fase honen garapena 2025eko maiatzaren 5etik 25era burutuko da eta herritarren parte hartzea eskatzen duen fase honen zabalkunderako, zuen, komunikabideen laguntza estimatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude