Ola Sagardotegiak 25. Txotx Irekiera egin du urteurren berezia ospatuz

Atzo, urtarrilaren 19an, Ola sagardotegiak ohiko Txotx Irekiera ekitaldia antolatu zuen sagardotegi denboraldiari merezitako hasiera emateko. Aurtengoa, ordea, are bereziago izan da, sagardotegiaren 25. urteurrena ospatzeko aitzakia izan baita. Data berezi hori baliatuta, keinu eta omenaldiz bereziz beteriko eguna izan zen.

Urteurrena dela eta, girotze ekintza bereziak antolatu zituzten sagardotegia. Eguna sagardotegiaren kanpoaldean egindako herri kirolen erakustaldiarekin hasi zuten. Bertsoek, trikitilari eta pandero joleek kanpoaldean banatutako lehen pintxoak eta txotxak girotu zituzten.

Behin sagardotegi barruan, txotxa irekitzeko ohiko ekitaldia egin zen. Deiadarrarekin sagardotegiko ateak ireki eta txalaparta erritmoan sartu ziren eguneko protagonistak izango zirenak. Aurten Xabier Martiarena familiako senidea eta segalari izandakoa omendu zuten, txotxa irekitzeko ohorea berari emanez. Ola Sagardotegiko Iñaki Bengoetxeaz gain, Eider Bengoetxea alabak paper garrantzitsu izan zuen. Izan ere, berak ireki zion txotxa Xabierri, aitaren lekuko hartuz. Lekuko aldaketa hori irudikatzeko, Iñaki Bengoetxeak sagardotegiko giltzak oparitu zizkion alabari. Hortik aurrera, festak aurrera jarraitu zuen, bazkariaz gozatu eta arratsaldeko bertso saioarekin. Azkenik, eguna borobiltzeko erromerian dantzan amaitu zuten eguna bertaratutakoek.

Ekitaldi osoaren bideo Txingudi Onlinen ikusgai dago:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude