Elatzetak ate irekien jardunaldiak egingo ditu urtarrilaren 28an eta 30ean

Elatzeta ikastetxea 2025-26 ikasturtearen matrikulazioa prestatzen ari da. Aurrematirkulak egiteko epea otsailaren 3tik 14ra izango da. Horretaz gain, ate irekien jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 28an eta 30ean.

Ikastetxea ezagutzeko ate irekiak, urtarrilaren 28an eta 30ean, asteartean eta ostegunean, izango dira 16:15ean bi egunetan. Hitz ordua eskatzeko berriz, aurretik eskolan hartu beharko da edo eskolaren telefonora deituz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ikastetxearen webgunea, deitu 943 899 345 telefonora edo gerturatu Irungo Araba kaleko 44. zenbakian dagoen ikastetxera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude