Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, harrera bikaina egin zaie erraldoiei eta Zirkus kalejirari aste honetan zehar hiriko hainbat auzoetan egindako emanaldietan. Haur eta familia asko hurbildu dira horietaz gozatzeko, jaiak ofizialki hasi aurreko programa zabalduz. Asteburu honetarako beste bi irteera programatu dira: larunbatean erdialdean eta igandean Arbesen.
Irungo Udaleko Kultura arloaren iritziz, oso positiboa izan da ekimena. Hiriko gazteenei zuzendua dago, eta emanaldiak izan dira bost egun hauetan Puianan, Urdanibian, Behobian, Artian, San Migelen, Anakan, Oñaurren, Belaskoenean, Larreaundin eta Lapitzen. Bi proposamen ikusi dira hiriko kaletan, txandaka: Zirkus Kalejira eta Bidasoako Txaranga Kultur Elkartea Irun Bidasoako Erraldoiak.
Asteburu honetarako, beste bi irteera programatu dira: bihar, larunbatarekin, 18:30etatik aurrera, erdialdean, haur danborradari harrera egiteko, San Juan plazan; eta igandean, ordu berean, Arbesen.
Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kulturako ordezkariaren hitzetan, «egun hauetan, ikusi dugu familiek entusiasmo handiz hartu dutela parte ekimenean, auzo guztietan. Argi geratu da etxeko txikienen artean zirrara pizten dutela erraldoiek, interes bizia erakutsi dute eta. Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartzen ari diren elkarteei, bai eta Babes Zibileko boluntarioei ere, haiei esker txikiak jai giroan murgiltzeko parada izaten ari direlako, auzoak ilusioz beteta».
Ekintzez beteriko asteburua
Jardueraz betetako aste baten ondoren, ekimen ugariz jositako asteburua datorkigu, askotariko proposamenekin: Ficobako herri bazkaria, Süne eta Zirkinik Bez taldeen kontzertuak edo Musikaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu direnak, edota ur lasterren promesa gazteen Espainiako kopa, besteak beste. Programazio osoa hemen kontsultatu daiteke.



