Plaiaundin jokatuko dituzte Txingudiko taldeek asteburuko partiduak gehienak

Argazkia: Gaztedi B eta Zaisa Txingudiren arteko partida (Iturria: Gaztedi RT).Txingudiko talde gehienek Plaiaundiko zelaian jokatuko dituzte asteburu honetako partidu guztiak. Zaisa Txingudik Plaiaundiko zelaian jokatuko du larunbatean 16:00etan Gaztedi Bren aurka. Hortaz gain, 16 urtetik beherako Txingudi/Baztan eta 18 urtetik beherako Txingudi/Baztan/Bera Bera taldeek. Etxetik kanpo arituko den talde bakarra 14 urtetik azpiko taldea izango da.

Zaisa Txingudik Gaztedi Bren aurka jokatuko du otsailaren 8an, larunbatean. Partidua arratsaldeko 16:00etan izango da Plaiaundin eta Txingudiko mutilentzat erronka handia izango dela aurreikusten da.  Gaztedi B, aurkaria, bosgarrena da eta garaipen oso garrantzitsua lortu zuen pasa den astean Uni Bilbo Cren aurkako norgehiagokan.

Aurkariaz gain, partida zaila izango dela dirudi, zelaia oso lokaztuta baitago eta, gainera, eguraldi euritsua aurreikusten da larunbatean.

Pasa den asteburuan eman ziren emaitzen ondoren, mugakoak sailkapeneko azkeneko postuan kokatzen dira 8 punturekin. Gainetik, Arratiko Zekorrak eta Uribealdea Mungia daude 11 eta 12 punturekin, hurrenez hurren, hortaz, garaipena lortzea ezinbestekoa da aldea ez dadin gehiegi handitu.

Gazteen bi partida goizean

Larunbat goizean beste bi partida ikusi ahal izango dituzte Plaiaundira gerturatzen direnek. 10:30ean 16 urte azpiko Txingudi/Baztan taldearen txanda izango da eta 12:30etan 18 urte azpiko Gabiria Txingudi/Baztan/Bera Bera taldearena. Bi kasuetan, aurkaria Getxo B izango da. Etxetik kanpo arituko den talde bakarra 14 urtetik beherako taldea izango da, Donostiako Puio zelaian jokatuko baitu Bera Beraren aurka 13:30etatik aurrera.

Nazioarteko partiduak tabernan

Txingudi Errugbi tabernak tradiziorik handieneko txapelketaren partidu gehiago emango ditu. Larunbatean 15:15ean Italia-Gales eta 17:45ean Ingalaterra-Frantzia jarraitu ahal izango dira Irungo Kale Nagusiaren 11. zenbakian kokatutako tabernan. Igandean, aldiz, Eskozia eta Irlandaren arteko partida jarraitu ahal izango dute zaleek 16:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude