Zaisa Txingudik garaipenarekin agurtu nahi du etxean jokatuko duen azkeneko partidua

Argazkia: Zaisa Txingudi eta Arratiko Zekorren arteko norgehiagoka (Iturria: Txingudi errugbi kluba).

Zaisa Txingudik garaipena lortu nahi du etxean jokatuko duen azkeneko partidan. Taldeak Arratiko Zekorren bisita jasoko du Plaiaundin larunbatean arratsaldeko 16:00etan. Gazteen artean, 16 urte azpikoek Arrasaten hasiko dute ligako azken fasea. 14 urtez azpikoek berriz, Gipuzkoako txapelketaren finalera sailtzeko borrokatuko dira. Gainera, eskolako jokalariek ere Errenterian izango dute asteburuko hitzordua.

Denboraldiko azkenaurreko norgehiagoka Zaisa Txingudirentzat larunbatean, etxean jokatuko duen azkena, eta aurkari zuzen baten aurka. Mugako taldea azkenaurrekoa da sailkapenean eta bizkaitarrak atzetik daude puntu bakarreko distantziara.

Txukun amaitu nahi dute liga Iñigo Camarero eta Leire Muñoz Caoren mutilek eta, hortaz, bost puntuak lortzea ezinbestekoa dute asteburu honetan.

14 urtez azpikoak

Larunbatean, 10:30etan, Donostiako Aiete zelaian, Hernani/Atletico San Sebastianek eta Txingudi/Orereta/Baztanek Gipuzkoako ligako finalerdiaren itzulia jokatuko dute. Aurreko asteko kanporaketan, Plaiaundikoek abantaila garrantzitsuarekin irabazi zuten, 45-10, eta egoera paregabean daude finalera sailkapena lortzeko.

16 urtez azpikoak

Txingudi/Baztan 16 urtez azpikoak Arrasate bisitatuko du Hiruherriren aurka jokatzeko larunbatean 11:15etan. Euskal ligako azken fasearen hasiera izango da Plaiaundikoentzat.

Eskola, Errenterian

Txingudi/Orereta/Iruña 10 eta sub 12 urtez azpiko taldeek Errenterian izango dute hitzordua, Gipuzkoako Federazioak antolatutako eskolen topaketaren edizio berrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude