Ficoba txakurren erakustoki bihurtuko da asteburu honetan

Txakur zaleek hitzordu berezia dute asteburu honetan Ficoban. Izan ere, Nazioarteko 43. Txakur Erakusketa eta Gipuzkoako 49. eta 50. Txakur Erakusketa Nazionalak hartuko ditu. Gainera, ekitaldiak bi egun iraungo du, larunbata eta igandea, erakusketari, profesional eta txakur zaleek esperientzia osoago eta erosoagoa bizitzeko.

Sarrera 5 euro kostako zaie helduei, eta 3 euro 10 urtetik beherako haurrei. Gipuzkoako foru aldundiaren legediarekin bat etorriz, lehiaketan parte hartzen ez duten txakurrak ezingo dira sartu erakustazokan, eta ezingo da txakurrik saldu.

Larunbat eta igandean 9:30ean ateak ireki eta lehiaketei hasiera emango zaie. Erakustaldiak goizeko 11:30etik 13:30era egingo dira. 13:30ean aurkezle gazteen sariketa egingo da. 16:00etan berriz, taldeko finala eta final nagusia.

Asteburu osoan, Espainia osoko, Frantziako eta beste herrialderen bateko txakurrek goi mailako lehiaketak jokatuko dituzte, Espainiako eta nazioarteko epaile talde ospetsu baten begiradapean.

Aurtengo berritasunak

Aurten, berritasun nagusia Poliziako txakurren erakustaldiak izango dira, bi egunetan: txakurrek detekzio, erreskate eta babes lanetan betetzen duten eginkizun itzela eta haien obedientzia handia ikusi ahalko dira. Dudarik gabe, esperientzia zirraragarria izango da, heldu zein haurrentzat.

Trofeo eta sari prestigiotsuak

Sarien kalitatea ekitaldiarenaren parekoa izango da, eta, aurten, sari hauek eskuratuko dituzte irabazleek:

  • Errege Trofeoa
  • Birdbrook marka ingeles prestigiotsuko kondekorazio originalak, Erresuma Batuan Crufts erakusketa ospetsuan banatzen dituztenen berdinak
  • Kategoria bakoitzeko onenentzako kopa, domina eta trofeoak

Erakusketari eta txakurrek arraza bakoitzeko onena emateko egiten duten ahalegina eta haien dedikazioa errekonozituko dituzte sari horiek.

Gune komertzial handiagoa

Gune komertziala inoiz baino handiagoa izango da, eta sektoreko marka aipagarriak izango dira parte hartzaileak:

  • Tam Can (pentsuak) – Babesle ofiziala
  • Farmina (txakurrentzako kalitateko elikadura)
  • Doogie Delish (txakurrentzako haragi gordin naturala)
  • Huellas & Co (maskotentzako moda eta osagarriak)
  • BryoCan (animalien ongizaterako gai eta osagarriak)
  • Gutpardo (Leóngo gourmet hestebeteak)
  • CombiBreed (txakurrei DNA probak, gaixotasunen analisiak eta osasun probak egiteko laborategia)

Era berean, indarberritzeko, bisitariek glutenik gabeko krepe gozo eta gazien food truck bat eta Gutizi Cateringen taberna izango dituzte eskura.

Ekitaldi hau, edertasun eta estandar erreferentzia bat ez ezik, bada familia osoa elkarrekin egoteko, ikasteko eta gozatzeko gune bat ere, txakurra duena protagonistatzat.

Gainera, asteburu osoan, zozketa bereziak egingo dira bertaratzen direnen artean, eta txakurrekin eta babesleen produktuekin lotutakoak izango dira sariak. Bisitariek oroigarri paregabe bat bereganatzeko aukera bat izango da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude