Maiatzean musikak, paseoek eta proiekzioek osatuko dute adinekoentzako zentroetako programazioa

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak, Adinekoentzako Zentroak Dinamizatzeko Zerbitzuaren bidez, hainbat jarduera antolatu ditu maiatzerako, adineko irundarren proaktibitatea sustatzeko.

Hona hemen adinekoentzako zentro bakoitzeko maiatzeko egitaraua:

Behobia:

Maiatzaren 2an, “Una boda desavenida” rol jokoa, 17:00etan

Maiatzaren 31n, karaokea, 17:00etan

San Miguel:

Maiatzaren 5ean, aurretiazko borondateen dokumentuari buruzko saioa, 17:00etan

Maiatzaren 10ean, paseoa, 17:00etan

Maiatzaren 24an, En un mundo de hombres filmaren proiekzioa, 17:00etan

Maiatzaren 30ean, orri markatzaileak sortzeko belaunaldi arteko tailerra, 16:30ean

Maiatzaren 31n, paseoa, 17:00etan

Katea:

Maiatzaren 7an, txapak sortzeko tailerra, 16:30ean

Maiatzaren 13an, belaunaldi arteko ipuin kontaketa, 16:30ean, haur txokoan

Maiatzaren 14an, ibilaldi neurtua, 16:30ean, Zelaibururen eskutik

Luis Mariano:

Maiatzaren 8an, Inter-GeneracionARTE programaren bigarren saioa, 17:00etan, haur txokoan

Maiatzaren 10ean, Euskaraldiaren laugarren edizioko kantujira ikusteko irteera, 18:00etan

Maiatzaren 20an, bingo musikatua, 18:00etan

Anaka-Puiana:

Maiatzaren 9an, feria flamenkoa, 17:30ean

Maiatzaren 10ean, Sin instrucciones filmaren proiekzioa, 17:30ean

Maiatzaren 29an, Abestxokoren kontzertua, 18:30ean, Anakako jaien esparruan

Maiatzaren 31n, batukada, 17:00etan, Zozongo taldearen eskutik

Belaskoenea:

Maiatzaren 12an, tximeleten pintaketa, haiek kontserbatzen laguntzeko, 17:00etan

Maiatzaren 28an, garuneko gimnasia, 17:30ean

Palmera-Montero:

Maiatzaren 16an, “Afrontando la soledad en plenitud” hitzaldia, 17:30ean, Nagusilan Elkarteko Albertina Fernándezen eskutik

Maiatzaren 23an, Amaia Kultur Zentroan Barbara Stammelen erakusketa ikusteko bisita gidatua, 18:00etan

Maiatzaren 30ean, Noah dokumentalaren proiekzioa, 17:30ean

Lekaenea:

Maiatzaren 13an, Senide eta Lagunak-en kontzertua, 17:00etan

Iraso:

Maiatzaren 16an, Inter-GeneracionARTE programaren esparruan sortutako murala ikusteko irteera, 17:30ean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude