“Ramón Esparza, Bidasorako itzulera” erakusketaren esparruan beste bisita gidatu bat antolatu da. Bisita gehigarri hori apirilaren 26an egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Erakusketa datorren maiatzaren 4ra arte Amaia KZko erakusketa aretoan bisitatu ahalko da.
Beste bisita bat antolatzea erabaki da, erakusketa bisitatzeko eskakizun kopuru altuaren aurrean. Izan eren, otsailaren 28an eta martxoaren 15ean egin ziren bisitak bete ziren, baita apirilaren 13an egingo dena. Beraz, hurrengo hitzordua apirilaren 26an izango da, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan. Bisitan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da irunkultura@irun.org postaren bidez, eta, gero, izen ematea baieztatu.



