Adinekoentzako udal zentro sozialek ere programazio berezia izango dute maiatzean

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak, hiriko adinekoentzako udal zentro sozialetako dinamizazio zerbitzuaren bidez, maiatzeko jarduera berezien programa aurkeztu du, Irunen erroldatutako 60 urtetik gorako adinekoen aisialdirako jarduerez betea bera.

Askotariko jarduerek osatzen dute, hala nola Un cuento de hadas para una menopaúsica liburuaren aurkezpenak, feria flamenko batek, Manu Aguilarren musika emanaldi batek, tai ji eskola batek eta Nestor Basterretxearen erakusketa ikusteko bisita batek.

Era berean, 60 urtetik gorakoek askotariko zinema emanaldiak izango dituzte aukeran: Cinco lobitos (2022), Alauda Ruiz de Azúa bizkaitarrarena; Más allá de los sueños drama fantastiko estatubatuarra (1998); eta 100 días con la Tata dokumentala (2021), Miguel Ángel Muñoz aktoreak pandemian amonarekin eman zuen denborari buruzkoa.

Erantsita doa programa. Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta interesdunak toki guztiak bete arte sartu ahalko dira.

  • Maiatzaren 3an, ostiralean: Palmera-monteron 17:00etan tai ji klasea.
  • Maiatzaren 4an, larunbatean: Luis Mariano 16:00 “Supernova” pelikula.
  • Maiatzaren 4an, larunbatean: Behobian 17:30ean, Ezpeleta eta Behobia abesbatzen kontzertua plazan.
  • Maiatzaren 10ean, ostiralean: Palmera-Monteron 17:00etan mosaiko tailerra.
  • Maiatzaren 10ean, ostiralean: Behobian 17:30ean Anaka-Puianako abestxokoaren kontzertua.
  • Maiatzaren 11n, larunbatean: Luis Marianon, 16:00etan “14 pesetas 1 franco” pelikula.
  • Maiatzaren 11n, larunbatean: San Miguelen 17:30ean “Más allá de los sueños” pelikula.
  • Maiatzaren 14an, asteartean: Luis Marianon 16:30ean “Un cuento de hadas para una menopáusica” liburuaren aurkezpena.
  • Maiatzaren 14an, asteartean: Lekaenean 17:30ean Auzoan zehar paseoa.
  • Maiatzaren 15ean, asteazkenean: Belaskoenean 18:00etan Nestor Basterretxearen erakusketara bisita.
  • Maiatzaren 16an, ostegunean: 17:00etan San Miguelen 10. urteurrena ospatuko dugu! Plaiaundiko Ekoetxeko erakusketara bisita (Arteanekin elkarlanean)
  • Maiatzaren 17an, ostiralean: 18:00etan San Miguelen 10. urteurrena: Maite Franco ipuin kontalaria.
  • Maiatzaren 18an, larunbatean: Luis Marianon 16:00etan “Cinco lobitos” pelikula.
  • Maiatzaren 18an, larunbatean: San Miguel 17:30ean 10. urteurrena: ospatzeko merienda eta dantzaldia.
  • Maiatzaren 18an, larunbatean: Anaka-Puianan 17:30ean Flamenko azoka anaka, behobia eta ole!
  • Maiatzaren 20an, astelehenean: Irason 16:30ean mandalen tailerra.
  • Maiatzaren 24an, ostiralean: San Miguelen 17:30ean ukelele emanaldia.
  • Maiatzaren 25ean, larunbatean: Luis Marianon 16:00etan “Centinela” pelikula.
  • Maiatzaren 25ean, larunbatean: Anaka-Puianan 17:30ean “100 días con la tata” dokumentala.
  • Maiatzaren 29an, asteazkenean: Belaskoenean 16:00etan Donostiako alde zaharrera irteera: Iruntour.
  • Maiatzaren 31n, ostiralean: Palmera-MONTERON 17:00etan zinema: Luis Marianori buruzko dokumentala.
  • Maiatzaren 31n, ostiralean: Behobian 17:30ean irteera: Behobiako Erdi Aroko azokara.
  • Maiatzaren 31n, ostiralean: San Miguelen 17:30ean Manu Aguilarren musika emanaldia.

Adinekoentzako zentro sozialak

Beti bezala, hiriko adinekoentzako udal zentro sozialek erabiltzaileentzako kultur arloko eta aisialdiko beste jarduera batzuk eskainiko dituzte.

Zentro sozial bakoitzaren egoitzan kontsultatu daiteke jarduerei buruzko informazioa:

Luis Mariano zentro soziala

Helbidea: Luis Mariano 1

Telefono zk.: 943 505 388

Iraso zentro soziala

Helbidea: Ama Birjina Mirarietakoa z.g.

Telefono zk.: 943 505 644

Lekaenea zentro soziala

Helbidea: Lekaenea 5

Telefono zk.: 943 111 521

San Migeleko adinekoentzako lokala

Helbidea: Javier Esteban Indart 5

Telefono zk.: 943 243 678

Belaskoeneko adinekoentzako lokala

Helbidea: Olagizon 32

Telefono zk.: 943 506 382

Palmera-Montero Guneko adinekoentzako lokala

Helbidea: Leandro Agirretxe 1 (1. aretoa)

Telefono zk.: 943 506 707

Behobiako adinekoentzako lokala

Helbidea: M. Juncal Labandibar 34

Telefono zk.: 943 630 412

Anaka-Puianako adinekoentzako lokala

Helbidea: Arístegui Enbaxadorea plaza, behea

Telefono zk.: 943 573 551

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude