«Do, Re, Ni» proiektu musikala ezagutarazteko hitzaldia egingo da asteartean

Gizarte Ongizateko arloak jakinarazi du datorren asteartean, martxoaren 19an, 17:00etan Palmera Monteron hitzaldia izango dela Do, Re, Ni proiektua ezagutarazteko. Ekimena Irungo Udaleko Adinekoen Zerbitzuak antolatu du, bizimodu aktibo, sortzaile eta osasungarria izan nahi duten 60 urtetik gorakoentzat antolatzen dituen jardueren esparruan.

Hitzaldian urte osorako izango den Do, Re, Ni proiektua aurkeztuko da.  Asmoa da parte-hartzaileei laguntza ematea musikaren bidez garunaren osasuna zain dezaten. Xabier Lizaso Loidi musikariak emango du lehenengo hitzaldi hori, eta bertan, musikak narriadura kognitiboa prebenitzeko ahalmen terapeutikoa duela azalduko du.  Urte osoan egingo dira tailerrak, pianista eta ikertzaile ospetsu horren eskutik; izan ere, berak sortu du proiektua Kantaita Enea ekoiztetxearekin batera.

Adinekoak erdigunean jartzen dituen ekimen honen aldeko apustua egiten ari dira Gipuzkoako beste herri batzuetan ere, garunaren osasuna modu ludiko eta parte-hartzailean zaintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude