II. Bidasotarren Liburu Azoka egingo da maiatzaren 11n Dunboako auzo elkartean

Maiatzaren 11n, igandean, Bidasotarren Liburu Azoka egingo da Dunboako auzoko elkartean. Azokaren bigarren ediziorako egun osoko egitaraua antolatu dute, ekintzak goizeko 10:30ean hasiko direlarik. Liburu aurkezpenak, irakurketak, ipuin-kontaketak, jokoak, errezitaldi poetikoak eta dantzak antolatu dituzte, besteak beste.

Ekintzak Dunboako Auzo Elkartearen egoitzaren areto nagusian, liburutegian eta kanpoaldean egingo dira. Euria egingo balu, kanpoan egitekoak diren ekintzak Dunboa ikastetxeko aterpera lekualdatuko lirateke.

Zehazki, hau izango da 2025eko Bidasotarren Liburu Azokara begira antolatu duten jarduera programa:

  • 10:30ean: Azokaren aurkezpena.

11:00etan: Liburu aurkezpenak: “Cosas que escribí mientras me dejaba el pelo largo” Itxaso Terceño eta “Ludo Vitae” Mikel Artola (Liburutegian).

  • 11:30ean: Musika, Irnolaiz Sax Laukotearekin (Enparantzan).
  • 11:45ean: Irakurketa antzeztua (Enparantzan).
  • 12:00etan: Liburu aurkezpena: “¿Estás bien?” Rebeca González, “Poemas al viento” Iosu Torres eta “No soy una bruja” Rosa Rubio (Areto nagusian).
  • 12:00etan: Ipuin-kontaketa: Amalur, Bakarne Atxukarro eta haurrentzako tailerra (liburutegian).
  • 12:00etan: Mikrofono irekiko saioa (Enparantzan).
  • 13:15ean: “Todo lo que tiene nombre”, Tania Serrulla (Areto nagusian).
  • 16:00etan: Rol – jokoak Elba liburudendaren eskutik, 12 urtetik aurrerako gazteentzat, aldez aurretik izena emanda. (Liburutegian).
  • 16:30ean: Ipuin kontaketak eta aurpegi margoketak (enparantzan).
  • 17:00etan: Errezitaldi poetikoa eta dantza: “Poemas en el tiempo” Mensu eta Elena Echeveste (Areto nagusian).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude