Maiatzaren 21ean, Euskaraldia dela eta, “Faisaien Irla” pelikularen emankizun berezia antolatu dute. Irungo Mendibil zineman izango da, 20:15etako pasearen ondoren. Asier Urbieta pelikularen zuzendariarekin eta gidoilariarekin solasaldia egingo da.
Emanaldirako sarreren zozketa
Instagramen zozketa bat abiatu dute. Zehazki, pelikula eta solasaldirako 2 sarrera zozketatuko dira. Zozketa Euskaraldiaren kontuan egingo da. Parte hartzeko argitalpenean “atsegin dut” botoian sakatu, @euskaraldia kontua jarraitu eta iruzkinetan bi lagun aipatu beharko dira. Zenbat eta iruzkin gehiago jarri, zozketan irabazteko aukera gehiago egongo dira. Irabazleak bihar goizeko 11:00etan iragarriko dituzte kontu horretan.



