Pagogaina kaleko hoditeria berritzeko lanak egingo ditu Txinzerrek

Txingudiko Zerbitzuak jakinarazi du ekainaren 9an, astelehenean, Pagogaina kaleko hoditeria berritzeko lanak hasiko dituela. Lanak kaleko 18. eta 30. zenbakien artean egingo dira. Esku-hartzearen bitartez egun egoera txarrean dagoen hoditeria berrituko da. Lanek 3 edo 4 aste irautea aurreikusten da.

Esku-hartzea ezinbestekoa da, egungo hodiaren egoera txarra baita. Izan ere, azken asteotan hainbat matxura izan dira eta etorkizuneko arazoak saihesteko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, hoditeria osoa berrituko da. Guztira, 110 metroko hodia ordezkatuko da, eta kaltetutako etxebizitzen ur-konexioak ere berrituko dira. Lanek 3-4 aste irautea aurreikusten da.

Obrek eragindako kalteak

Obrak dirauen bitartean, ur-mozketa puntualak izango dira. Edonola ere, ustekabeko etenak gertatuz gero hornidura bermatuko duen behin-behineko sistema bat jarriko da martxan.

Lanak errepidearen ertzean egingo dira, espaloiei eragin gabe, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko eta lanen exekuzioa arintzeko. Obren ondorioz aparkaleku batzuk okupatu beharko dira, faseka. Behar bezala seinaleztatuko da aldez aurretik.

Txingudiko Zerbitzuek eskerrak eman nahi dizkie kaltetutako bizilagunei, erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagatik. Edozein zalantza argitzeko, 900 119 384 doako telefonoa edo txingudi@txinzer.eus helbide elektronikoa erabil daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude