Gazteak On – Elikadura Erronka sari banaketak gazteen lana eta konpromisoa saritu du

Ostiral goizean, ekainaren 6an, Bioterra azokaren esparruan, Gazteak On: Elikadura Erronka lehiaketaren sari banaketa egin zen. Ekitaldia, Ficoban izan zen. Bertan, Irungo Toki-Alai eta El Pilar ikastetxeetako ikasle eta irakasleek parte hartu zuten. Publiko orokorrari irekita egon den jardunaldian, gazteen lana eta ekarpena balioan jartzeko une hunkigarria izan da.

Parte-hartzea

2025eko edizioan 14 talde parte-hartzailek aurkeztu dituzte euren bideoak. Lanek elikadura jasangarriaren inguruko hausnarketa eta proposamenak bildu dituzte, eta horien artean ikuspegi berritzaileak eta proposamen ausartak ere agertu dira.

Sarituak

Gazteak On: Elikadura Erronka lehiaketak hiru sari nagusi banatu ditu: Epaimahaiaren saria, herritarren saria eta lehiaketaren aipamen berezia.

Epaimahaiaren saria 7 kidek osatutako epaimahai profesional batek erabaki du, lan guztien ikus-entzunezko kalitatea, originaltasuna, inpaktu komunitarioa, errepikagarritasuna eta hizkuntza erabilera baloratuta. Epaimahaia erakunde antolatzaileetako ordezkariek, erakunde publikotako arduradunek eta ekoizpen, hezkuntza eta zinemagintzako profesionalek osatu dute. Saria jaso du: Toki-Alai ikastetxeko, “Ohitura osasuntsuen bila lanak”. 451 puntu epaimahaiaren balorazioaren arabera 600 euroko saria, ikastetxeko elikadura burujabetzaren aldeko ekimen baterako saria epaimahaiko kide izan den Cesare Maglionik, zinema zuzendaria eta Hendaiakoop-eko ordezkariak, eman du.

Herritarren saria herritarren bozketa irekiaren bidez erabaki da, www.gazteakon.eus webgunean eskuragarri egon den galdetegi baten bitartez. Edizio honetan, guztira 1167 bozka jaso dira, eta horietatik gehien jaso dituen lana izan da irabazlea. Saria jaso du: Toki-Alai ikastetxeko, “Gure gosaria lanak” 835 boto jaso dituelarik 400 euroko saria, helburu berdinarekin. Saria Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugaz gaindiko proiektuen arduraduna den Iker Goiriak eman du.

Lehiaketaren aipamen berezia Sari honek parte-hartze osoa, ikastetxearen inplikazio orokorra eta talde lanaren kalitatea aitortzen ditu. 2025eko edizioan, aipamen berezia jaso du: El Pilar ikastetxea, lehiaketarekiko erakutsitako konpromisoagatik eta talde ugariren parte-hartze aktiboagatik. Saria jaso dute Gure Baserria lana aurkeztu duten ikasleek, lan horrek izan baitu El Pilar ikastetxeak aurkeztutako lanen artean epaimahaiaren puntuaziorik altuena. 200 euroko saria, elikadura burujabetzarekin lotutako ekimen baterako Saria epaimahaiko kide izan den Itziar Lópezek, erlezaina, irakaslea eta Labore Txingudiko ordezkariak eman du.

Sarien erabilera

Sarituek jasotako diru-laguntza ikasleen proposamenetik abiatutako ekintza zehatzetan gauzatuko da, betiere elikadura jasangarriaren eta elikadura burujabetzaren ikuspegitik. Sariak urria hasiera arte gauzatu ahal izango dira. Horretarako, datozen egunetan jarriko dira harremanetan ikastetxe bakoitzarekin ekintzak elkarrekin definitzeko.

Saritutako lanak ikusgai

Lehiaketan parte hartu duten bideo guztiak ikusgai daude lehiaketaren webgunean. Horien artean, saritutako lanek gazteen sormena eta konpromisoa modu inspiragarrian islatzen dute.

Eskerrak

Ekitaldia aurrera eramateko, eskerrik beroenak eman dizkiete: Ficobari eta Bioterra azokari, ekitaldiari tokia eta ikusgarritasuna emateagatik, epaimahaian parte hartu duten eta sari-banaketan parte hartu duten erakundeetako kideei, Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza Saileko arduradun eta teknikariak, Hondarribiko Udaleko ingurumen zinegotzia, Irungo Udaleko ingurumen teknikaria, Bidasoako Erlezainen Elkarteko idazkariari, Hendaiakoop, Maïa Permaculture eta Labore Txingudiko ordezkariak eta, bereziki, Irungo Toki-Alai eta El Pilar ikastetxeetako irakasle eta ikasleei, lehiaketan parte hartzeagatik eta erakutsitako konpromisoarengatik

Etorkizunari begira

Gazteak On lehiaketaren hurrengo edizioa jada prestatzeko lanean ari gara. Parte-hartzea handitzea eta Bidasoa-Txingudiko herri guztietako ikastetxeek ordezkaritza izatea izango da antolatzaileen helburu nagusietako bat. “Proiektu hau gazteekin batera eraikitzen jarraitu nahi dugu, eskualde jasangarri eta parte-hartzaileago baten alde”, azaldu dute antolatzaileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude