Astelehenetik, ekainaren 9tik aurrera, herritarrek segurtasuna eta bizikidetza nola hautematen duten jakiteko kanpaina bat abiaraziko da. Horretarako, telefono eta kale inkestak egingo dira, herritarrei gaiaren inguruko galderak egiteko. Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko Plan Estrategikoaren barruko ekintza izango da.
Ikertalde aholkularitza taldeak arduratuko da galdetegiez, eta zenbait astez luzatuko dira. Helburua herritarrek zer iritzi eta bizipen dituzten jakitea da, zenbait gairen inguruan, hala nola segurtasuna, Udaltzaingoaren lana, auzotarren arteko bizikidetza, komunitateko harremanak eta bestelako gai batzuk. Informazio hori baliagarria izango da politika publikoak bideratzeko eta hobetzeko, Irun seguruago eta kohesionatuago bat lortzeko bidean.




