Sutea piztu da Pio Baroja institutuko teilatuan

Gaur eguerdian sutea piztu da Irungo Pio Baroja institutuko teilatuan. Konponketa-lanak egiten ari zirela piztu da sutea teilatuan. Eraikina jendez ustu behar izan dute, baina ez da inor zauritu. Honezkero suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, astearte honetako 12: 30ean jaso dute abisua, eraikinetik ke beltza ateratzen ari zela jakinarazteko. Berehala institutuko 300 ikasleak eta irakasleak ustu eta, horri esker, ez da zauriturik izan.

Antza denez, egur batek su hartu du langileak teilatuan soldatze-lanak egiten ari zirela. Ondorioz, sua teilatuaren alde batetik zabaldu da. Suhiltzaileak Pio XII auzora gerturatu dira eta Aduana eta Elkano kaleetatik sua itzaltzeko lanetan aritu dira. Foru Gobernuak jakinarazi du Bidasoa eta Kostako parkeetako langileak hurbildu direla; guztira lau kamioi eta dozena bat profesional inguru.

Irungo Udalak jakinarazi duenez dagoeneko Pio Baroja institutuko sutea itzali da. Era berean, udalak bertan lanean egon diren zerbitzu publikoen lana eskertu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude