Ekainaren 26ra arte luzatu da Udal Marrazketa eta Pintura Akademiako eta Zeramika Tailerreko udako ikastaroetan matrikulatzeko epea Interesdunek egoitza elektronikoan eman dezakete izena. Udal Marrazketa eta Pintura Akademiak hiru ikastaro eskainiko ditu udararako eta Zeramika tailerrak 5 eta 16 urte artekoei zuzendutako ikastaroa proposatzen du.
Udalaren marrazketa eta pintura akademia
Irungo Udalaren marrazketa eta pintura akademiak hiru ikastaro eskainiko ditu aurtengo udarako. Ikastaro bakoitzak 16 ordu iraungo ditu, bi orduko zortzi saiotan banatuta. Taldea osatzeko bost lagun behar dira, eta gehienez ere hamar onartuko dira. Ez da aurretiazko esperientziarik behar, maila guztietako jendeak eman dezake izena.
- Informazioa: HAZean, Kultura arloan, pinturamargoa@irun.org helbidean edo 606 22 04 17 – 695 75 29 94 telefono zenbakietan.
- Izena emateko: ekainaren 13ra arte egoitza elektronikoan.
- Prezioa: 86,15 euro.
- Egutegia: uztailaren 2tik 11ra egunero, larunbatean eta igandean izan ezik.
Haurrentzako tailerra (6 eta 12 urte bitartekoentzat)
- Ordua: 10:00 – 12:00
- Edukiak: Udako tailer horiek ikuspegi ludikotik pentsatu dira, eta, beraz, gozatzeko dira. Helburua sormena sustatzea eta adierazpide plastikoak praktikatzea da.
Marrazketa, pintura eta sormena (11 urtetik aurrera)
- Ordua: 10:00 – 12:00
- Edukiak: Marrazketan eta pinturan hasteko edo sakontzeko eskolak. Helburua sormena sustatzea eta adierazpide plastikoak praktikatzea da.
Aire zabaleko pintura tailerra (11 urtetik aurrera)
- Ordua: 18:00 – 20:00
- Edukiak: Udako tailerraren asmoa da Bidasoko gure inguruneko paisaia ezagutzea.
Udalaren zeramika tailerra
Bestalde, Irungo Udalaren zeramika tailerrak ikastaro bat eskaintzen du uda honetan, 5 eta 16 urte artekoei zuzendua. Lehen hiru asteetan piezak modelatuko dira. Batzuk apaingarriak izango dira, hala nola papergainekoak, intsentsu-ontziak edo zintzilikarioak, eta beste batzuk erabiltzeko pentsatuak daude, esate baterako gosaritarako bol eta katiluak edo platerak. Hainbat aukera proposatuta, adostasun bat bilatuko da. Beraz, egindako piezak haurren erabakiaren eta adinaren araberakoak izango dira.
Laugarren astean, piezak koloreztatuko dituzte, engobearen bidez, eta ondoren irakasleek esmaltatu eta labean erreko dituzte.
- Informazioa: HAZean, Kultura arloan, zeramika@irun.org emailean edo 617 47 90 21 telefono zenbakian.
- Izena emateko: ekainaren 13ra arte egoitza elektronikoan.
- Prezioa: 125 euro.
- Egutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara, uztailaren 2tik 29ra, biak barne.
Ikastaro berrirako, irailetik aurrera, zerbitzu hauek erabiltzaileen gaitasun ekonomikoaren arabera ordainduko dira. Udaletxeak diru-sarrerak eta bizikidetza unitatearen ondarea aztertu ahal izateko, erabiltzaileek eskaera bete egin beharko dute egoitza elektronikoaren bitartez. Eskaera ez aurkeztu ezkero, automatikoki ezarriko da 4. Tartea eta tarifaren % 100a kobratuko da.



