Gaur hasi da hiriko Haur Txokoetan behin-behinean haurrak inskribatzeko epea

Gaur, hilak 1, hasi da 2025-2026 ikasturtean hiriko haur txokoetan izena emateko epea. Guztira, 336 toki eskainiko dituzte ikasturte honetan. Haur txokoek 2025eko urriaren 6tik 2026ko ekainaren 19ra bitartean emango dute zerbitzua. Behin-behineko izen ematea irailaren 9a baino lehen egin beharko da.  Gainera, ate irekien lau jardunaldi antolatu dira hiriko bost haurtxokoak ezagutu ahal izateko.

Irungo haur txokoen sareko bost zentro, familiei kontziliatzen eta moldatzen laguntzeko ez ezik, 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurren abilezia sozial, kultural eta artistikoak sustatzeko sortu ziren, eta, horretarako, askotariko jarduera, tailer eta irteerak antolatzen dituzte. Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkari Sandra Caballerok Irungo haur txokoen sarearen garrantzia azpimarratu esanez, “haurrei arte eta kultura diziplina desberdinak probatzeko eta esperimentatzeko aukera ematen dien zerbitzua da hau, baita gizarte-trebetasunak garatzeko ere.

Astelehenetik ostiralera bitarteko programaz gain, familia osoarentzako beste proposamen batzuk egiten dituzte ikasturtean, larunbat goizetan, Familia ta Lagun eta Sormen Tailerrak programen bidez. Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkariaren ustez,  gozatzeko eta ondo pasatzeko espazio segurua, atsegina eta babeslea izateaz gain, “hurbileko zerbitzua ere bada, txikienei komunitateko eragile hurbilenak ezagutzeko aukera ematen diena. Cabalerrok gehitu duenez, “ta hori adinekoen zentroekin egiten diren belaunaldien arteko tailerren bidez egiten da, baita auzo-elkarteekin, ekoetxearekin eta askoz gehiago ere”.

Bost haur txoko

Irungo haur txokoen sarea bost ikastegik osatzen dute:

  • Erdialdeko haur txokoa (Gipuzkoa hiribidea 8): 24 toki txanda bakoitzean
  • Txikilab Palmera-Montero (José Antonio Loidi Bizkarrondo 12): 24 toki txanda bakoitzean
  • Lapitzeko haur txokoa (Deskarga 17): 24 toki txanda bakoitzean
  • Kateko haur txokoa (Araba 46): 24 toki txanda bakoitzean
  • Etxaldea haur txokoa (Lesaka 2): 15 toki txanda bakoitzean
  • 2025a bukatu aurretik haur txokoa Emigrazioko eraikineko ekipamendu berrira lekualdatzekoa da.

Aurreko ikasturteetan bezala, bost haur txokoetako jarduna bi txandatan banatuko da: 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzako bi txanda astelehen eta asteazkenetan eta astearte eta ostegunetan eta 9 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzako txanda bat ostiraletan.

Hiru toki behar bereziak dituzten haurrentzat izango dira.

Izen emate epeak

Seme-alabak Irungo haur txokoen sarean inskribatu nahi dituzten familiek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo beharko dute, irailaren 2tik 9ra bitartean, Zerbitzuaren bulegoetan bertan, San Martzial karrikako 2 zenbakian, edo online, Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren edo Zerbitzuaren autozerbitzu terminalen bidez.

Onartuak direnen eta kanpoan geratzen direnen behin-behineko zerrendak irailaren 13tik 16ra bitartean egongo dira ikusgai, Udalaren webgunean, www.irun.org helbidean. Eskaria handiagoa bada eskaintza baino, irailaren 19an, zozketa bat egingo da, eta emaitzak irailaren 23an argitaratuko dira, Udalaren webgunean. Ordainketa eta behin betiko izen ematea irailaren 24tik 30era bitartean egingo dira, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Azkenik, erreserbak urriaren 1etik aurrera kudeatuko dira.

Haur txokoek 2025eko urriaren 6tik 2026ko ekainaren 19ra bitartean egingo dute zerbitzu.

Haur txokoei buruzko informazio gehiago, GazteARTEan zerbitzuaren webgunean.

Ate ireki jardunaldiak

Hala nola, eta aurreko urteetan bezala, ate irekien lau jardunaldi antolatu dira hiriko bost haurtxokoetan, edozein pertsona edo familia hurbildu ahal izateko hurrengo egutegiaren arabera:

  • Irailak 3 eta 4, asteazkena eta osteguna: 10:00 – 12:00.
  • Irailak 5 eta 9, ostirala eta astelehena: 16:00 – 18:00.

Ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa

2025ean, Irungo Udalak erabiltzaileen ahalmen ekonomikoan oinarritutako ordainketa sistema ezarri du horrelako zerbitzuetan: erabiltzaileen diru sarreren eta ondarearen araberako tarifak.

Sistema berriak tarifa osoaren % 75eko, % 35eko eta % 5eko tarifak planteatzen ditu, familiaren diru sarreren eta ondarearen arabera. Tarifa horiek aplikatzeko, eskaera bat tramitatu behar da, Udalari datu fiskalak kontsultatzeko baimena emateko; bestela, tarifa osoa aplikatzen da, automatikoki.

  • Astean bi eguneko tarifa (astelehena eta asteazkena; asteartea eta osteguna 4 eta 8 urte arteko haurrentzat):
  • 1. tartea (15.120 eurotik beherako errenta): tarifaren % 5 (5,25 €)
  • 2. tartea (23.188 eurotik beherako errenta): tarifaren % 35 (36,75 €)
  • 3. tartea (29.096 eurotik beherako errenta): tarifaren % 75 (78,75 €)
  • 4. tartea (29.096 eurotik gorako errenta): tarifaren % 100 (105 €)
  • Astean egun bateko tarifa (ostirala 9 eta 11 urte arteko haurrentzat):
  • 1. tartea (15.120 eurotik beherako errenta): tarifaren % 5 (2,63 €)
  • 2. tartea (23.188 eurotik beherako errenta): tarifaren % 35 (18,38 €)
  • 3. tartea (29.096 eurotik beherako errenta): tarifaren % 75 (39,38 €)
  • 4. tartea (29.096 eurotik gorako errenta): tarifaren % 100 (52,50 €)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude