Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Bidasoan, Irunen, erretzeari uzten laguntzeko tailerrak eskaintzen ditu. Irailean hasiko dira tabakoa uzteko taldeak. Elkarteko prebentzio arloak antolatutako tailerrak tabakismoan aditua den psikologo batek eskainiko ditu. Izena emateko epea irailaren 21ean amaituko da.
Terapia online edo presentzialki jasotzeko aukera dago. Arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, aldez aurretik elkarrizketa bat egingo da pertsona bakoitzaren erretzeari uzteko modurik onena baloratzeko. Terapia hori eskaintzen zaie bai ohitura hori utzi nahi duten pazienteei, bai herritar guztiei, eta taldean zein banaka egin ahal izango da.
Tailer presentzialak Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek Irunen duen egoitzan egingo dira, Foru kaleko 4. Zenbakian dagoena. Doako terapia honek % 60ko arrakasta-tasa du.
Izen-ematea eta informazioa
Pertsona bakoitzaren egoera eta arreta desberdina denez, elkarteak arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaini nahi dio paziente bakoitzari. Webgunean kontsulta daitezke terapia honen ordutegiak eta zehaztapenak.
Maider Sierra, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko prebentzio psikologoaren arabera, “prebentzioaren arloan, minbizia garatzeko aukerak murriztea da gure helburua”.
Jarduera honetan parte hartzeko lekuak mugatuak dira. Parte hartu nahi dutenek 943 45 77 22 telefono zenbakira deitu, gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu elektroniko bat bidali edo lehenago aipatutako webgunean eman dezakete izena irailaren 21era arte.



