Urriaren hasierarekin itzuliko da Haurrak Parkean egitasmoa, jolastokietatik euskara sustatzeko

Urriaren hasierarekin batera “Haurrak Parkean” egitasmoa itzuliko da hiriko jolaslekuetara. Egitasmoaren helburua euskararen erabilera handitzea izango da, parkeetan jolasak antolatuz. Guztira, zortzi saio egingo dira urriko asteazken eta ostiraletan.

Urtean zehar programa honen hiru txanda antolatzen dira: urrian, martxoan eta maiatzean. Jolasak antolatzeko bi talde osatuko dira, adinaren arabera bereiziko direnak. Batetik, Zabu-Zibu: 3 eta 5 urteko haurrentzat, helduek lagunduta, 17:00etan. Bestetik, Txirrintxon 6-9 urte bitartekoentzat. 18:00etan.

Jolasetik euskarara

Hezten enpresako hezitzaileak arituko dira haurrekin euskaraz jolasean. Urriaren 1, 8, 15 eta 22an Nagore Laffage parkeak (euria eginez gero, Toki Alai HHko patio estalian) eta Oinaurreko parkeak (euria eginez gero, bertako aterpean) hartuko dituzte asteazkeneko saioak. Bestalde, Olaketa kaleko parkean eta San Juan plazan (euria eginez gero, Udaletxeko arkupeetan) izango dira ostiraleko saioak (urriak 3, 10, 17 eta 24).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude