Osinbiribileko txakurrentzako parkea urriaren 29tik 31ra itxiko da Artiko kanala birnaturalizatzeko obrengatik

Irungo Udalak, Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak jakinarazi du Osinbiribileko txakurrentzako parkea itxita hiru egunez itxiko dela. Ondorioz, urriaren 29tik 31ra bitartean, asteazkenetik ostiralera, ezingo da parkea erabili. Erabiltzaileei itxiera jakinarazteko, Udalak azalpen-kartel bat jarriko du parkearen sarreran.

Bitarte horretan txakur parkean lanak egingo dira. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialak Artiako kanala naturalizatzeko egiten ari den obren barruan kokatzen dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude